Aimar Sagastibeltza futbol jokalariak bigarren mailan jokatuko du aurtengo denboraldian. Tarragonako Nastic-ekin bi urterako kontratua sinatu du. Bere futbol ibilbidea Tolosan hasi zuen. Bertan zazpi urte igaro zituen eta handik Gipuzkoako Beasain taldera joan zen. Lehengo urtean, berriz, Katalunia alderako bidea hartu zuen. Nastic-en filiala den La Pobla de Mafumet taldean jardun zuen atzelari gisa. Orain beste abentura bat hasi berri du. Etorkizunean zeresan handia eman dezaketenak eta lehen mailan aritutakoak ditu lagun. Aurkari, berriz, guztiok ezagutzen ditugun bigarren mailako talde indartsu eta ez oso indartsuak izanen ditu.