Bengoetxea VII.ari kontratua luzatua

TTIPI TTAPA 2008ko irailaren 29a

TTIPI TTAPA

Ibai Bengoetxea Frontiseko pilotari leitzarrari kontratua luzatu dio enpresak. Urriaren 21ean 24 urte beteko dituen gazteak 2005eko urriaren 9an debutatu zuen profesionaletan. Geroztik Euskal Herriko eta beste leku askotako frontoietan ibili da, urteko 50 partida jokatuz gutxi gorabehera. Kontratua berritzearekin bada, 2010 arte gutxienez, Bengoetxea VII.aren jokoarekin gozatzeko aukera izanen dugu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun