Ostiralean, urriak 3, 19:00etan Razas autóctonas en peligro: betizus, jaca navarra y caballo burguete izenburupean, hitzaldia eskainiko da udal liburutegian. Hizlariak Satur Napal Lekunberri eta Alberto Perez de Muniain Ortigosa izanen dira. Bi hauek zaldi eta betizuei buruz, euskaraz eta gazteleraz liburu bana argitaratua dute. Betizuen kasuan gainera, beren lana egokiro osatzeko, Leitzako informazio eta irudiak jaso zituzten. Inguruko beste herrietako argazki eta informazioa ere irakur daiteke. Hizlarietako bat albaitaria da eta bestea medikua.