Ipuin Lehiaketa

TTIPI TTAPA 2008ko irailaren 29a

Altzadi Kultur Taldeak 16 urtetik gorako herritarrentzako III. Ipuin edo Narrazio Laburren lehiaketa antolatu du. Lanak Maimur edo Astiz liburudendatara eraman beharko dira. Aurkezteko azken eguna urriaren 17a izanen da

Honi lotuta, esan, Kultur Taldeak azaroaren 6rako ekitaldi berezi bat antolatu duela eta orduan ezagutaraziko dela lehiaketako irabazlearen izena. Gainera, lehiaketan parte hartzen duten lan guztiak liburu batean bildu eta liburutegian, liburudendetan eta eskoletan banatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun