Iskibiko erromeria

TTIPI TTAPA 2008ko azaroaren 21a

Argazkiak: Naiara AROTZENA TTIPI TTAPA

Amabirjinak eta Sanagustinak igaro berriak badira ere, herritarren festa gosea oraindik ase gabe zegoela dirudi, ikaragarrizko arrakasta izan baitzuen hilaren 21eko Iskibiko euskal jai-talojate-erromeriak. Egun batean saldu ziren bazkarirako 80 txartelak eta gutxienez beste hainbeste lagunek etxetik eramandako janariarekin edo kanpinean bertan prestatutako bokadiloekin konformatu behar izan zuten. Ilunabarreko berbenak bukaera paregabea eman zion egun osoko giro ederrari. Argazkian egunean zehar antolatutako bi ekitaldiren agiriak ageri dira. Goian, goizuetarren eta oiartzuarren arteko herri kirol desafioa. Behean, talogile-tokako zapeldunak animatzaile eta guzti.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun