Herriko pilotariek hainbat final jokatu zituzten irailaren hirugarren asteburuan. Igandearekin, Anartz Olanok binakako finala jokatu zuen Leitzako IV. Pilota Txapelketan infantil mailan eta azpitxapeldun geratu zen. Bestalde, arratsaldean, Unai Onsalo izan zen protagonista, Amezketan jokatu zen XIX. Joxean Tolosa txapelketan finala jokatu baitzuen. Hau ere azpitxapeldun izan zen Armendarizen aurka galdu ondotik.