Ehun mendizalek parte hartu dute Mendi Martxaren lehendabiziko edizioan

TTIPI TTAPA 2008ko irailaren 29a

Igor Arraiago kirol zinegotzia –goian ezkerretik hasi eta lehena– eta Ruben Goñi koordinatzailea –goian ezkerretik hasita bigarrena– ageri dira argazkian, Mendi Martxako sariak emandakoan. TTIPI TTAPA

Udalak, Plazaola Partzuergo Turistikoak eta Kirol Mankomunitateak antolatuta egin zen

Aresoko I. Mendi Martxa egin zen irailaren 14an. Plazaola Partzuergo Turistikoak, Kirol Mankomunitateak eta Udalak antolatua izan zen. 18 kilometroko luzera izan zuen ibilaldiak eta Areso eta inguruko mendiak ezagutzeko aukera eskaini zuen. 100 lagun inguru bildu ziren eguraldi txarrari aurre eginez.

Bukaeran bokadiloak, oparitxo bana eta guztien artean mendiko hainbat material zozketatu ziren. Hau oso erakargarria iruditu zitzaion jendeari. Helmugara ailegatzerakoan dortsala entregatzearekin batera, oparia baldin bazuten jaso egiten zuten. Antolatzaileak gustura ageri ziren itzuliak izandako emaitzarekin eta hasierako aurrikuspenak gainditu zirela adierazi zuten, martxa lehenbiziko aldiz antolatu zela eta eguraldi euritsua izan zela kontuan hartuz. Ea bada datorren urtean jende gehiago animatzen den.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun