Nafarroako Sagardoaren Eguna ospatuko da igandean Lekunberrin

Utzitako argazkiak 2008ko ira. 26a, 14:05
Kirikoketa doinuekin sagarra zanpatuko da aurten ere. TTIPI TTAPA

Sagardoaren inguruan dagoen tradizioa ezagutzera eman eta bultzatzeko asmoarekin

Plazaola Partzuergo Turístikoak Lekunberriko udalarekin eta Nafarroako Sagardo egileen elkartearekin batera, IV. Sagardoaren eguna antolatu du. Ekitaldi hau Lekunberrin ospatzen den bigarren aldia da eta igande honetan izanen da, irailaren 28an. Ideia Nafarroako Sagardo egileen elkartearen eskutik sortu zen. Orain dela urte batzuk Elizondon ospatu zuten. Ekitaldiaren helburu nagusia Nafarroan sagardoaren inguruan dagoen tradizioa ezagutzera eta bultzatzea da.

Egitarau zabala

Igande goizean egitarau zabala izanen da Lekunberrin.Goizeko 11:00etan Plazaolako artisauen eta nekazaritzako elikagaien azoka eginen da. Bertan parte hartuko dute Anatxonea gaztak, Ezkurdi eztiak, Bikain gaztak, Angel Beunza tailak, Gorritiko gaztak eta Saralegi taloak, Modu berean, Sagar mota desberdinen erakusketa eta sagardo dastaketa eginen da. Sagardo experimentalaren aurkezpena ere eginen da. 12:00etan Baztango kirikoketarien eskutik kirikoketa erakustaldia eginen da. Sagarrak txikitu eta zanpatu eginen dira eta Sagar dantza ere eskainiko dute Baztango kirikoketariek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun