Ehun mendizalek parte hartu zuten igandean, irailaren 14an, Aresoko Udalak, Plazaola Partzuergo Turistikoak eta Araitz-Areso-Betelu-Larraun-Lekunberriko Kirol Mankomunitateak Aresotik barna antolatutako lehen mendi martxan.
18 kilometro
Partehartzaileak goizeko 8:00etan abiatuko ziren Aresoko plazatik eta 867 metroko altueran dagoen Ulizar gainera jo zuten, Urteagan barna pasatuta; Ulizartik, Pagozelai aldera jeitsi ziren, lehenik Merkuzelaitik pasatuta; berriz ere gorako bidea izan zuten, ibilaldi honetako kaxkorik garaienera, 955 metrora dagoen Guratz edo Lau Mugarrietara jo baitzuten. Hortik, mantso-mantso Aresoko plazara itzuli ziren, Urtezar pasatuta. Guzira 18 kilometroko ibilaldia izan zuten mendizaleek, lauzpabost orduz egitekoa.
Luntxa, opariak eta zozketak
Ibilaldiaren ondotik, luntxa eta opariak eman ziren eta zozketak ere egin ziren. Antolatzaileak gustora daude eta hasierako aurrikuspenak gainditu zirela adierazi dute, lehenbiziko aldiz antolatzen zela eta eguraldi euritsua izan zela kontuan hartuz.