Maider ANSA Abuztuaren 31n Uharte Arakilen egindako Artzain Zakur lehiaketan hirugarren postua lortu zuten Pedro Ansa eta Alai bere zakurrak. Hala ere, ez zen egun hartan lortutako sari bakarra izan. Pedrok txukunen jantzitako artzainaren saria lortu zuen eta Alaik, euskal artzain zakur arraza garbienaren saria. Sari pozgarriak inondik ere. Pedrok esperientzia oparoa izan du sariketa honetan.1973an, 1975ean eta 1988an txapeldun atera zen, esaterako. Hala ere, ez da parte hartzen duen sariketa bakarra. Irailaren 7an Gironan jokatutako txapelketan ere parte hartu zuen Alairekin eta bosgarren postua lortu dute. Baita euskal artzain txakur arraza garbienaren saria ere, Uharten bezala. Esan beharra dago, zakur honek bi urte besterik ez dituela eta oraindik ikasten ari dela ardi zaintzan, baina argi dago etorkizun oparoa izango duela Pedrorekin. Bestalde, Aranotik zoriondu Uharte Arakilen lehen postua lortu zuten Aresoko Antonio Alustiza eta Ttiki bere zakurrari. Baita Jose Mari Ixtilart eta Laguni ere, bigarren geratu ziren amaiurtarrei.