Iraila ailegatzearekin batera, ikasle zein irakasleak itzuli dira euren ohiko martxara. Areson ere hasi dira neska-mutikoak eskolan, eta batzuk oso pozik, goiko irudian ikusten denez. Argazkia joan den astean errekreoan ateratakoa da eskolaren atzeko aldean. Toki horretan, eskola atzean, egin nahi dute, hain zuzen, aipatutako agorespace gunea. Gainerakoan, esan, aurten eskolan hasi diren hiru urteko haurrak bi direla: Soraya eta Maialen.