Apaiz berria

TTIPI TTAPA 2008ko irailaren 15a

Herrian apaiz berriak zerbitzatuko gaitu irailetik aurrera, Anderrek. Patxi parrokoa, berriz bere osasuna dela-eta, deskantsatzera joan da eta Iñaki fraileak azken sei hilabeteetan lagundu du herrian. Bestalde, aipatu, elizako obrak aurrera doazela eta hilabete eta erdi barru bukatzear egongo direla. Guztiz itxura berrituta ikusiko dugu eliza.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun