Kirol gunea zabaldu nahi da eskolaren atzeko patioan

TTIPI TTAPA 2008ko irailaren 15a

Zeuk aukeratzen duzu, zeuk erabakitzen duzu egitasmoaren bidez proiektua lagun daiteke

Futbitoa, eskubaloia, tenisa eta boleibola bezalako kiroletan aritzeko aukera ematen duen gunea, agorespace delakoa, ezarriko da eskolaren atzeko aldeko patioan. Horretarako, ordea, laguntza behar da eta Nafarroako Kutxaren zeuk aukeratzen duzu, zeuk erabakitzen duzu egitasmoaren bidez Nafarroako Kutxan kontu korrontea duten aresoar guztiei proiektuarentzako laguntza eman dezakete. Aurten bozkatu eta heldu den urtean eginen litzateke proiektua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun