Nafarroako Larrialdietarako Agentziaren bidez, ia 100.000 euroko dirulaguntza jaso berri du Udalak Nafarroako Gobernutik. Dirutza horren puskarik haundiena, 42.000 euro, anbulantzia berria erosteko izanen da, lehengoa ezin baita erabili dagoeneko zortzi urte beteak dituelako. Ia 30.000 euro suhiltzaileen egoitzarako eta ekipamendurako dira. Eta beste 26.000 euro iaz erositako suhiltzaileen kamioiarengatik, Udalak ordaindutakoaren truke izanen dira.