Donostiako uretan hasi eta Leitzan amaitu ohi den proba berezia irailaren 27an, larunbata, eginen da. Urtero legez, Donostian, itsasoko lanak amaituta, bizikleta hartu eta Ibarra Tolosatik banatzen duen bidegurutzeraino erritmo lasai eta patsadatsu batean joateko gomendatzen da. Puntu honetatik aurrera, berriro ere, lehiari emanen zaio tartea. Hori Leitzako Sagardotegira arte izango da. Hor parte-hartzaileek bizikletak utzi eta Gaztainaga ostatuan egonen den helmuga bitarteko lanak lasterka egin beharko dituzte. Pentathloia osatzeko geratzen diren beste bi frogak herriko taberna desberdinetan eginen dira. Argazkian ageri dena iazko irabazlea da.