Kultur arteko hezkuntza lantzeko tailerra

TTIPI TTAPA 2008ko irailaren 15a

Leitzaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak aisialdian eta hezkuntzan lanean dabiltzan eskualdeko hezitzaile, irakasle eta antzekoei zuzendutako ikastaroa antolatu du. Ikastaroa urri bukaeratik azarora izanen da eta kulturartekotasunean adituak diren Urtxintxako kideek emanen dute. Prezioa 10 eurokoa da langabetuentzat eta 20 eurokoa lanean ari direnentzat. Bederatzi orduko iraupena izanen du eta izena emateko deitu 948 510840 telefonora (Ur Algero).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun