Igerilekuak bere onenak eman baditu ere, Udal Kiroldegiko arduradunek ez dute etenaldirik. Jada egituratua da, 2008-2009. ikasturteko kirol ikastaroen programazio zabala.
Egunerokotasunean kirolari tartetxo bat eskaini nahi dion pertsona ororentzat kirol eta jardueren eskaintza zabala dago. Aipagarrienen artean hauek daude: Pilates, Batuka/ GAPB, Aero-fitness, Tai Chia eta gazteentzako muskulazio gidatua. Horietaz gain, multikirolak, yoga, aerobika, haurrentzako gimnasia eta haurrentzako karatea ere aukeran izanen dira .
Izena emateko epea irailaren 22an zabalduko da eta ikastaroak, urriaren 1ean hasiko dira. Izena eman nahi duenak kiroldegiko sarrerara jo behar du. Gainerako xehetasunak 948 510719ra deituta.