Jeiki abesbatzaren ikastaroa

TTIPI TTAPA 2008ko irailaren 15a

Jeiki abesbatzak ikasturte berrirako kantu klaseak antolatu nahi ditu. Urritik aurrera eginen diren saioak laugarren edizioari dagozkie. Iaz bezala, abesbatzako kideentzaz gain, herritar guztiei zabaldua dago gonbidapena. Interesatuek 635 714237ra hots egin beharko dute 16:00etatik 18:00ak bitarte. Horretarako azken eguna irailaren 19a izango da. Informazio gehiago eskuratzeko Karrape Irratira ere dei dezake nahi duen orok.
Nabarmendu, lehengo ikasturtean bezala, kantu klaseak Iruñeko Eugenia Echaren eskolak emanen dituela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun