Urriaren 4an eginen da Aurrera Kirol Elkartearen II. Eguna

TTIPI TTAPA 2008ko irailaren 15a

Kirola eta festa uztartuz egun osoko egitaraua antolatu du Aurrera Kirol Elkarteak

Iaz izandako arrakastari jarraipena emanez, Aurrera Kirol Elkarteak bere bigarren eguna ospatuko du urriaren 4an. Gisa honetako berriekin, beste behin ere, nabarituko da herriko kirol elkarteak une latzak atzean utzi zituela eta egun sasoi onean dagoela. Kirol Elkarteko ordezkariek ekintza eta jarduera ugariz hornitutako eguna antolatu dute. Goiz-goizean hasi eta ordu txikiak iritsi arte, gauza ugariz gozatzeko aukera izango dute herritarrek. Programazioko eduki gehienak bazkideei gidatuta daude, baina halere, jaia herrira zabalduko dela aintzat hartuta bazkide ez diren herritarrek ere gogotik gozatu ahal izanen dute. Aipatu, txartelak urriaren 1a bitarte egonen direla salgai, Txokon eta Peritzen, eta 65 urtetik goitikoentzat bazkaria dohainik izanen dela (deitu 608 789293ra)

Aipatu, txartelak urriaren 1a bitarte egonen direla salgai, Txokon eta Peritzen, eta 65 urtetik goitikoentzat bazkaria dohainik izanen dela (deitu 608 789293ra)

09:00 Diana
10:00-14:00 Rokodromoa, tirolina eta zaldiak haurrentzat.
11:00etan Aurrerakoen artean pilota partidak plazan.
Ondoren Aurrerakoen dantza saioa.
12:30ean Aurrera Futbol Taldeko partida Arkiskilen.
13:00etan poteoa Incansables txarangarekin.
14:30ean Aurrerako bazkideen bazkaria Karrapen.
Bazkalondoan bazkideen ingurutxoa.
Ondoren Incansables txarangarekin poteoa.
21:30ean luntxa Aurreran.
Segidan Agerralde akordeoilariarekin dantzaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun