Bi txori tiro batekin

TTIPI TTAPA 2008ko irailaren 15a

Aurten ere hor eondu zian Aurora kantatzen (hobeki esanda hor eondu giñan, ni ere hor bainengon hamar bat nobatokin). Lehengo urten 50, aurten 60, txuri-gorriz jantzik eta ingurun hainbeste herritar eta kanpotar gurekin kantatzen. Egun ederra pasatu giñun, goizeko 7etan hasi eta eguerdin plazan bukatu arte, han Imanol, Ainara eta Iga zuzendariri egiten duten lanagatik oparik emanez. Ederki bazkaldu eta kafea hartu ondoren, kantatu eta kantatu bukatu giñun eguna. Urte guzin entsaiotara joten zatenari eskerrik asko gonbidatzeagatik (eta zorionak ere bai). Nik azkeneko egun hoietan ikusi duanez, giro ederra sortua dakazute. Zuek segi hortan!
Dantzariri buruz ere esan ikaragarria izandu zela Amabirjinatako ikuskizuna. A ze sorpresa! Eta hau ez dut nik bakarrik esaten, nere ingurun eta herrin ere besteik ez dut sumatzen. Zueri ere Zorionak eta nola ez zuen irakasleri: Elena, Unai, Ibon, Itxaso...
Datorren urten ea zein zoriontzen ttuan: korua, dantzarik eta...

Mari Karmen - Goizueta

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun