Leitzako pilota txapelketaren finalaurrekoak jokatu dira asteburu honetan

TTIPI TTAPA 2008ko irailaren 8a

Aurrera pilota eskolak laugarren urtez antolatutako Leitzako pilota txapelketaren final aurrekoak jokatu dira asteburu honetan Amazabal pilotalekuan. Ostiral arratsean, kadete mailan, Arrieta eta Jauregik 22 eta 16 irabazi zieten Senosian eta Galartzari. Jubeniletan, Jaunarena eta Zabaletak 22 eta 11 irabazi zieten Apezetxea eta Zubiriri. Nagusien kategorian, Urtasun eta Jauregik 22 eta 13 irabazi zieten Mitxelena eta Mariñelarenari.

Larunbatean, alebin eta infantil mailakoak

Larunbat goizean ere, alebin eta infantil kategorietako finalaurreko partidak jokatu ziren. Alebinetan, Gartziarenak eta Iribarriak 18 eta 3 irabazi zieten Dario eta Sarasari eta Sagastibeltzak eta Bakaikoak 18 eta 11 irabazi zieten Espinal eta Goñiri. Infantiletan, Olano eta Artolak 18 eta 12 irabazi zieten Jaunarena eta Tolosari eta Elezkanok eta Hernandorenak 2 tantutan utzi zituzten Arozena eta Apeztegia.

Igandean azken finalerdiak

Igande goizean jokatu ziren azken finalerdiak. Kadetetan, Loidi eta Arratibelek 22 eta 16 irabazi zieten Lopez eta Zinkunegiri. Jubeniletan, Ansotegik eta Albisuk 22 eta 12 irabazi zieten Sagastibeltza eta Arzelusi eta nagusien kategorian, Renobales eta Madariagak 22 eta 19 irabazi zieten Arraztoa eta Bengoetxeari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun