Taloaren Eguna eginen da igande honetan Leitzan

TTIPI TTAPA 2008ko irailaren 5a

Plazaola Partzuergo Turistikoaren ekimena da

Ekitaldiz beteriko egunak izanen dira datozen bi igandeak Leitzan. Hasteko, igande honetan, hilak 7, Plazaola Partzuergo Turistikoak antolatuta Taloaren Eguna eginen da plazan. Aurreko urteetako emaitza ona ikusita, aurten ere egitarau osatua prestatu dute goiz eta eguerdi parterako:

10:00etan merkatuaren irekiera
- Leitzako talo egileak.
- Plazaola Partzuergoko artisauak.
- Taloa egiteko eta baserriko tresneriaren erakusketa.
- Arto zuriketaren erakusketa.
- Taloarekin egindako plateren erakusketa, Leitzako jatetxe eta tabernek egindakoak.

11:00etatik 12:30era
- Taloa egiteko tailerra haurrentzako
- Haurrentzako talo lehiaketa.
- Sari banaketa.

12:30ean herri kirolak eta Aurrerako dantzariak.
- Harri jasotzaileak: Mieltxo eta Mari Jose Sardon.
- Aizkolariak: Olano eta Mugertza, Vicente eta Zabaleta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun