Egindako lana eskertzeko omenaldia jaso du Joxan Ruizek San Roke Egunean

TTIPI TTAPA 2008ko abuztuaren 29a

TTIPI TTAPA

1970az geroztik bera arduratu da egun hau antolatzeaz

Jende asko elkartu zen aurtengoan ere San Roke ermitan 11:00etako meza entzuter. Bukatutakoan kalejira egin zen herrirako bidean eta pilota partidak ere bai urteroko ohitura mantenduz. Kontzeju tabernan bazkaldu ondoren Joxan Ruiz omendu zuten, 1970etik jai hau antolatzeaz arduratzeagaitik, egindako lan bikaina eskertu nahian. Agurra dantzatu eta plakak eta lore sorta eman zizkioten Joxan Ruiz eta Maitere Miner bere emazteari. Ondoren, Aranoko Martxa kantatu zuten, Patxi Apezetxea txistulariak egindakoa eta Xabier Legarreta bertsolariak hitza jarrita.

Aranoko Martxa

Iturri, lur, haritz eta pago/ erreka, bi-xenda eta basuak/. Harri, abere eta famili, etxe, baserri eta auzuak/. Mendez-mende, gizaldiz-gizaldi/ gurasuen gurasuen gurasuak/, zeukatena maite zutelako/ gero zetozenentzako jasuak. Irauteko borrokatzen duten/ harrizko pareten joan etorria/; itsasoa lur naparrarekin/ bat egiten duten lokarria/.Artzaien nekea saihesteko/goienean eraikitako herria/. bailara oso baten gainetik/ beragokoak zaintzeko jarria/.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun