Aurtengo festak ere joan dira eta esan beharra dago urtetik urtera gero eta jende gehiago ari dela animatzen herrian agertzen eta bai ekitaldietan parte hartzen ere. Koadrilen Egunean, esaterako, lehengo urtean baino bi koadrila gehiago osatu ziren eta oso egun polita izan zen. Jokoetan, aurtengo irabazleak Gorriak izan ziren. Gainerakoan, festetan, tripa festa ere eduki dugu, herri afaria, bokadilo jatea, herri bazkaria eta paelladarekin.
Bertzalde, aurten, zapiak ere ikusi ditugu festetan, Udalak herritarrentzat atera baitzituen salgai jarriz. Zapi urdinak izan dira, eta Areso idatzi eta lauburu beltz bat ageri dira.