Euskal Herriko III. Mailako Aizkora Txapelketako lehenengo topaketa Gorritin jokatu zen joan den abuztuaren 23an, eta Asier Pellejero Aresoko aizkolari gazteak finalerako sailkatzea lortu zuen, Ander Erasun aurtiztarrarekin batera. Gure aldetik, zorionak eta ea Altsasun urriaren 19an jokatuko den finalean lan on bat egiten duen. Animo!