Aurreko alean iragarritako eskolako obra (sarrerako atea eta beheko solairuko leiho guztiak berriak egin) gauzatu da umeen oporraldia aprobetxatuz.Bi enpresak erantzun zioten Udalaren deiari: Zabala y Goikoetxea (83.846 euro) eta Cristalerías Hernani (67.626 euro). Lana Hernanikoei ematea erabaki zuen Herriko Etxeak.