2008ko Tiburtzio Donearen jaiak agur esan dute. Urtero legez, nekez nekatzen den txarangak eman zien aurtengo pestei amaiera. Jendetza gehiena erakarri dutenak Aurrera Kirol Elkarteko dantzariak eta Gipuzkoatik etorritako adardun animaliak izan dira. Hala ere, pestak bi hitzetan laburtu behar bagenituzke, horiek herri giroa eta berritasuna izango lirateke. Herri giroa, abuztuaren 9ko jendetzaz aparte, jaietako egun guztian herritarrak kanpotarrez gain nagusi izan direlako. Koadrilen afaria ere ezin ahantzi, 500 lagun baino gehiago bildu baitziren plazan. Berrikuntza, besteak beste, Goitibehera ikuskizunak eta Breakdance emanaldiak ezarri zuten.