Gozamenez beteriko gaua

TTIPI TTAPA 2008ko abuztuaren 29a

Gizarte Zerbitzuak, lehengo urtean egin bezala, Gaztetxea eta Kiroldegiarekin batera uztailaren 18an ‘Gozamenez beteriko gaua’ antolatu zuen. Gau berezian, udal igerilekua izan zen erdigune. Gau desberdin, bakar eta gozagarri bat eskaintzen ahalegindu ziren antolatzaileak. Horretarako igerilekuan foku batzuk paratu zituzten eta gerturatutakoek hainbat ekintza desberdin egiteko aukera izan zuten. Zipriztinez hornitutako ekintzekin batera; txalaparta doinuak, dantza erakustaldia eta bideo emanaldi bat ikusteko aukera ere izan zen. Sexualitatea bizitzan oso garrantzitsua dela jakinarazteko egin zen besta hau. Beldurrak, mamuak, arriskuak alde batera utzi eta askatasuna, errespetua eta alaitasuna bezalako balore zein bizipenak sustatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun