Metaziri nagusi bigarrenez

TTIPI TTAPA 2008ko abuztuaren 29a

Argazkia: Kontxi SOLA TTIPI TTAPA

Koadrilen arteko Eskolatako Futbol Txapelketak abuztuaren 9an izan zuen amaiera. Final handiko protagonistak Metaziri (urdinak) eta Baxerri (beltzak) izan ziren. Tiburtzio Donearen jaiak asteko ordu gutxi falta zirela eta, jendetza andana hurbildu zen institutu alboko zelaira. Partida hasi aurretik batzuen eta besteen aldeko oihuak entzun zitezkeen. Futbol zelaia erdibitua zegoen. Baina azkenean, Metaziriko aurrelari zein erdilarien eraginkortasuna eta defentsaren sendotasuna Baxerri taldearen nahi eta gogoari gailendu zitzaion. Txapelketa guztian bezala, Baxerrik gogotsu jardun zuen baina ezinezkoa izan zitzaion Ibai Elizalderen atea zulatzea. Azkenan 2 eta 0 garaipena Metazirirentzat. Aipatu, aurtengoarekin bigarren aldia dela talde urdinak txapelketa eskuratzen duena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun