Arkaitz Arteagak irabazi zuen Euskal Herriko Sega Txapelketa, igandean, abuztuaren 10ean, Leitzan. Baliarraingo segalariak lehen finala jokatu zuen, eta txapela jantzi du 23 urte dituela. Andoni Goikoetxea izan zen txapeldunordea, 47,5 kilo gutxiago ebakita.
500 ikusle
Leitzako tren geltoki ondoko belagian jokatu zen txapelketa, eta 475 ikusle sartu ziren belardira txartela ordainduta. Beraz, finala ikusten 500 ikusle inguru izan ziren; oso sarrera aipagarria. Bost segalari aritu ziren lehian: Arkaitz Arteaga, Andoni Goikoetxea, Jexuxmari Ormaetxea Urki, Jon Kanflanka eta Mikel Aranalde. Saioa hai eta eta 54 minutu pasatxo bete direnean bukatu da txapelketa, Andoni Goikoetxeak bukatu egin baititu zegozkion sailak.
Ordubeteko lana
Arkaitz Arteaga txapelduna orain dela bi urte hasi zen segan buru-belarri, eta iaz finalerdietarako sailkatu ondoren aurten txapela jantzi du. Nazioarteko erako saioetan ere present izan ohi da, eta etorkizun oparoa aurreikusten zaio. Ordubeteko lana izan dute bost segalariek. Ordu erdia bete denean laugarren saila ebaki dutenean lau segalariek, Andoni Goikoetxea zen probaren buruan (24:14), Urki bigarren zen, bi minutu eta bi segundora; Arkaitz Arteaga hirugarren, 2 minutu eta 45 segundora; Jon Kanflanka laugarren, 4 minutu eta 7 segundora eta Mikel Aranalde bosgarren, 9 minutu eta 35 segundora. Handik Arteaga txapelduna hurbildu egin zaio sailetan Urkiri, eta baita hobeki bukatu ere ere.
Sailkapena
Sailkapena (segalariei ezarritako penalizazioak aintzat hartuta):
1. Arkaitz Arteaga (Baliarrain, Gipuzkoa): 1.914,5 kilo (penalizaziorik ez)
2. Andoni Goikoetxea (Gaztelu, Gipuzkoa): 1.867 kilo (penalizazio 1; -20 k.)
3. Jexuxmari Ormaetxea Urki (Orendain, Gipuzkoa): 1.834 kilo (penalizaziorik ez)
4. Jon Kanflanka (Leitza, Nafarroa): 1.620 kilo (2 penalizazio, -40 k.)
5. Mikel Aranalde (Gaztelu, Gipuzkoa): 1.605,5 kilo (penalizaziorik ez)