Leitzako San Tiburtzio pestetako txupinazoa igandean botako da

ttipi-ttapa 2008ko abuztuaren 8a

Entzierroek eta plazako behiek izanen dute aurten ere arrakasta. TTIPI TTAPA

Larunbatean hasiko dira lehen ekitaldiak eta hurrengo ostirala arte hainbat ospakizun izanen dira

Leitzako San Tiburtzio pestetako txupinazoa igande arratsaldeko 18:00etan botako bada ere, larunbatean, abuztuaren 9an, hasiko dira ekitaldiak.
Larunbat goizeko 11:30ean kuadrilen arteko Herri Kirolak izanen dira eta gero luntxa emanen zaie parte hartzaileei.
14:30ean koadrilek Torrea ostatuan bazkalduko dute.
17:30ean eskolatako kuadrilen arteko futbol txapelketaren finala jokatuko da.
18:30ean kalejira errebindikatiboa eginen da eta ondoren, Gaztetxen ekitaldia eta tsaldekoa.
00:00etan Kontzertuak izanen dira, GUALITXO ETA RIFTER taldeekin.

Abuztuaren 10ean, igandean, Pesta Bezpera izanen dute Leitzan.
Atzo zehazki aipatu genuenez, eguerdiko 12:00etan Euskal Herriko sega txapelketako finala jokatuko da estazio ondoko belagian. Jon Kanflanka leizarra ere bertan ariko da. 14:30ean Jubilatuen bazkaria eginen da.
Aipatu bezala, 18:00etan Txupinazoa botako da Herriko Etxetik.
Ondoren, Plazaola aldizkariko azalaren sari banaketa eginen da.
Ondoren Txistulari, buruhaundi, erraldoi eta Incansables txarangarekin kalejira eginen da. 22:00etan Suzko Zezena aterako da.
Gauerdian dantzaldia hasiko da TXIMELETA taldearekin eta 0:30ean gaueko erronda INCANSABLES txarangarekin.

San Tiburtzio eguna astelehenean

Astelehenean, abuztuaren 11n, Tiburtzio Donearen Eguna ospatuko dute.
8:00etan Txistulariekin diana izanen da.
9:00 entzierroa eta behiak izanen dira plazan.
10:30ean Meza Nagusia izanen da eta ondoren, hamaiketako irekia karrapen.
12:00etan Aurrerako Ezpatadantzariek dantza saioa eskainiko dute eta gero, afizionatuen arteko pilota partidak jokatuko dira plazan.
18:00etan zezenak iaznen dira plazan.
19:00etan herri kirolark izanen dira eta ondoren goxokiak banatuko dira.
. 20:30ean buruhaundiak aterako dira Incansables txarangarekin.
22:00etan suzko zezena aterako da.
Gauerdian dantzaldia hasiko da GAUBELA taldearekin eta 0:30etik aurrera gaueko erronda eginen da INCANSABLES txarangarekin.

abuztuak 12 ASTEARTEA

8:00etan txistulariekin diana.
9:00etan entzierroa eta behiak plazan.
Ondoren, Gurpildun ZEZENEKIN entzierroa.
12:00etan txotxongilo eta aparra Plaza Zaharrean.
13:00etan Aurreratik INCANSABLES txaranga abiatuko da.
17:30ean zezenak izanen dira plazan.
18:30ean Aurrerako dantzariak ariko dira plazan.
Ondoren goxokiak banatuko dira.
19:30ean poteo berezia izanen da Incansables txarangarekin.
20:00etan Profesionalen arteko pilota partidak jokatuko dira.
21:30ean suzko zezena aterako da.
22:00etan Herri afaria izanen da plazan.
1:00etan PERFUSION perkusio taldearen ikuskizuna izanen da.
2:00etan gaueko erronda INCANSABLES txarangarekin.
3:00etan Ligatzeko INGURUTXOA plazan.

Abuztuaren 13an, asteazkenean, 8:00etan txistulariekin diana izanen da.
9:00etan entzierroa eta behiak izanen dira plazan. Ondoren, umeentzat gurpildun zezenekin entzierroa izanen da.
11:30ean paella lehiaketa izanen da eta ordu berean Aurrerako pilotari gazteen partidak jokatuko dira.
13:00etan INCANSABLES txaranga aterako da Aurreratik.
18:00etan zezenak izanen dira plazan.
19:00etan bertsolariak ariko dira kantari plazan. Zubeldia, Egaña, Lujanbio, Arzallus, Silveira eta Luze izanen dira taula gainean aurtengo saioan.
Ondoren, goxokiak banatuko dira eta Musika Eskolakoek emanaldia eskainiko dute. 19:30ean buruhandiak aterako dira Incansables txarangarekin.
22:00etan suzko zezena aterako da.
00:00etan Dantzaldia hasiko da GARRAXI taldearekin eta 0:30ean gaueko erronda INCANSABLES txarangarekin.

Gazte Eguna abuztuaren 14an

Abuztuaren 14an, ostegunean, Gazte Eguna ospatuko dute.
8:00 etan txistulariekin diana izanen da.
9:00etan entzierroa eta behiak izanen dira plazan.
Ondoren, Gurpildun zezenekin entzierroa izanen da.
10:30ean Gaztetxoen topaketa eginen da.
11:30ean Goitibeherak izanen dira.
13:00etan Aurreratik INCANSABLES txaranga aterako da.
14:30ean Gaztetxean Gazte bazkaria izanen dute.
17:00etan Gazteen jokoak eginen dira plazan eta segidan zezenak.
19:00etan Breakdance emanaldia eginen da plazan Intxaurbreak taldearekin.
19:30ean buruhandiak aterako dira Incansables txarangarekin.
22:00etan, suzko zezena aterako da.
00:30ean SPACE MUKAKI taldeak kalejira ikuskizuna eskainiko du eta 1:30ean dantzaldia izanen da ESNE BELTZA taldearekin.

Ezkonduen Eguna abuztuaren 15ean

Abuztuaren 15ean, ostiralean, Ezkonduen Eguna ospatuko da.
8:00etan txistulariekin diana izanen da.
9:00etan entzierroa eta behiak izanen dira plazan.
Ondoren, gurpildun zezenekin entzierroa eginen da.
12:00etan Herri Kirolak izanen dira plazan.
13:00etan Aurreratik INCANSABLES txaranga aterako da.
14:30ean Aurrerako bazkideen bazkaria izanen da.
18:00etan ezkonduen eta bikoteen entzierroa eginen da eta zezenak izanen dira plazan.
19:00etan Ezkonduen eta bikoteen Ingurutxoa dantzatuko da plazan.
Ondoren, buruhaundiak aterako dira Incansables txarangarekin. Goxokiak banatuko dira eta musika eskolakoek emanaldia eskainiko dute.
21:00etan presoen aldeko kalejira eginen da.
22:00etan presoen eta errefuxiatuen aldeko Herri Afaria eginen da Torrea Ostatuan. Ordu berean suzko zezena aterako da.
Gauerdian mariatxiak izanen dira plazan eta ondoren, INCANSABLES txarangarekin GAIXOA NI, pestak bukatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun