Aresoko sokatira taldea laugarren 600 kiloko mailan

TTIPI TTAPA 2008ko uztailaren 23a

TTIPI TTAPA

Aresoko sokatira taldeak uztailaren 12an Erandion (Bizkaia) Euskadiko Lur Gaineko Sokatira Txapelketan, 600 kiloko kategorian, laugarren postua eskuratu zuen. Oso lan polita egiten ari dira, taldea osatzea zenbat kostatu zitzaien ikusita, eta gainera, denbora eta esperientzia gutxi dutela kontuan hartu behar da. Animo, beraz, eta jarraitu lanean!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun