Orain arte Olazar aldean zegoen toki itxi bat tamaina haundiko hondakinak uzteko erabili izan da. Hemendik aurrera, ordea, ez da horretarako erabiliko, puntu berdea edukiontzia jarri dutelako leku horretan, 7 tonakoa.Kutsadura eragiten ez duten tresnak botatzeko izango da. Beraz, kotxearen gurpilak, pintura ontziak eta disolbatzaileak –burezurra edo kalaberaren irudia duten produktuak– ez dira horretara bota beharko.