Ekintza ugariz hornitutako uztaila Leitzan

TTIPI TTAPA 2008ko uztailaren 23a

TTIPI TTAPA

Udan ez gelditu etxean lemapean Udalak, Euskara Zerbitzuak eta Leitzaldeko Gizarte Zerbitzuak etxeko txikienei zuzenduriko tailerrak emankor eta oparo dabiltza. Ekainaren 30ean eman zitzaien hasiera eta astero ekintza eta aktibitate desberdinekin hainbat gauza ikasi eta egiteko parada izan dute. Lehenengo astean arkitektura eta olinpiadak izan zituzten gai nagusi. Bigarren astean, berriz, uztailaren 7tik eta 11ra, birziklapena eta natura-ura izan zituzten ikasgai. Aurreko astean, sormenaren alorrean argazkia, argia eta koloreekin jolastu eta gozatu zuten. Gorputz mugimenduei dagokien alorrean, musika eta dantza izan zituzten aztergai. Azken hauek, gainera, uztailaren 16ean Oskar Estangaren parte-hartzearekin gogotik gozatu zuten. Perkusioa oinarri, hainbat gauza egiteko parada izan zuten. Orain, hilabeteari behar bezalako amaiera eman nahian, azken ekintzekin dabiltza. Gustura igaro dute uztaila gazte askok eta askok eta arduradunen ustez «aberatsak» eta «emankorrak» izan dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun