Laffageren erailketa gogoan izan dute Leitzan

TTIPI TTAPA 2008ko uztailaren 23a

Eraso sexistarik ez! Nagore gogoan lelopean, uztailaren 11n hainbat herritarrek Nagore Laffageren heriotza salatzeko elkarretaratzea egin zuten Lopeneko iturrian. Nagore Laffage uztailaren 6an indarkeria zantzuekin hilik agertu zen. Leitzarrek bada, Euska Herriko hainbat txokotan bezala, erailketa salatu eta honelako gertakaririk gehiago ez sorrarazteko nahia plazaratu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun