Manu Lasarte bere lekuan da

TTIPI TTAPA 2008ko uztailaren 23a

2006ko Tiburtzio Donearen jaietan izan zen ezustekoa. Manuel Lasarte kalean zegoen bertsolariaren irudia bururik gabe geratu zen. Gertakariak ezustea eta tristura sorrarazi zituen herrian. Nekez ulertu baitzitekeen gisa hartako artelana parranda baten ondorioz bazterrera geratzea. Bi urte beranduago urak bere bidera etorri dira. Mikel Lizarraga artistak Lasarteri burua bere lekuan ezarriaz artelanak betiko nortasuna eta itxura berreskuratu du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun