Jada badakigu nor diren 2008ko Plazaola aldizkariko azalaren irabazleen izenak. 16 urtetik gorako mailan, Koldo Fagoagak lortu du garaipena. Fagoagaren lana jaietako azal ofiziala izanen da.
16 urtetik beherako sailean, Lierni Sestorainentzat izan da lehen saria. Gaztetxoaren lana aldizkariaren barnean agertuko da.
Parte-hartzeari dagokionez, aipatu, bi hauez gain aurtengoan Jasone Sagastibeltzak, Maialen Gonzalezek eta Maxux Eskuderok hartu dutela parte.
Urtero bezala sari banaketa abuztuaren 10ean izanen da. Fagoagak 150 euroko saria eta txupinazoko ekitaldian udaletxean egoteko abagunea izanen du. Liernik, berriz, marrazketarekin lotutako sorpresa bat izanen du zain.