Larunbat honetan, uztailaren 19an, Antzinako kotxeen VII. Igoera eginen dute Aranon. 11:30ean irteera izanen dute Donostiako Xanti Hoteletik. 12:30ean hamaiketakoa Ugaldetxo jatetxean eta 14:00etan Aranoko plazara helduko dira. Arratsaldean herriko plazan egongo dira ibilgailuak jendeak ikusi ahal izateko. Zazpigarren urtez egiten den ekitaldi honek, Aranono Santio festei hasiera emanen die nolabait.
Uztailaren 24an txupinazoa
Heldu den ostegunean, uztailaren 24an, 20:00etan udaletxeko balkoitik jaiei hasiera emango dien suziria botako da. Ondoren herri poteoa izanen da eta 22:30ean XXVI. Mus Txapelketa azkarra jokatuko da San Roke elkartean.
Uztailaren 25ean Santio Eguna
Ostirala 25ean, Santio Egun handia ospatuko dute Aranon ere.
10:00etan diana dultzainarekin.
11:00etan meza.
12:30ean ohiko pilota partida Arano eta Goizuetako afizionatuen artean: Gaskon-Legarreta aranoarrak Zabaleta-Apezetxea aranoarren kontra.
18:00etan herri kirolak: aizkoran Donato eta Oihan Larretxea aita-semeak Floren Nazabal eta Ruben Saralegiren kontra. Harri jasotzen Mieltxo Saralegi.
19:30ean bertsolariak: Julio Soto, Jexux Mari Irazu, Igor Elortza eta Iker Zubeldia.
23:30ean dantzaldia Saioa eta Alabierrekin.
Larunbata 26, San Joakin eta Santa Ana Jubilatuen Eguna
10:00etan diana.
11:00etan meza.
12:00etan feria herriko plazan: herriko produktuak dastatzeko aukera: gazta, sagardoa, tartak eta beste hainbat produktu. Herriko artisauek beraien lanak erakutsiko dituzte.
12:30ean patata tortila lehiaketa.
14:00etan jubilatuen bazkaria Kontzeju jatetxean, Joxe Agirre eta Imanol Lazkano bertsolariekin. Jubilatuen bazkarian parte hartzeko izena Kontzeju tabernan eman behar da. Uztailaren 22a izanen da azken eguna.
Arratsaldean dantzaldia Jexuxen Jazbanak alaiturik.
17:30ean herriko pilota eta pala txapelketen finalak.
22:00etan ohiko oilasko jatea San Roke elkartean. Jubilatuen bazkarian parte hartzeko izena Kontzeju tabernan eman behar da. Uztailaren 22a izanen da azken eguna.
Ondoren Imuntzo eta Belokirekin dantzaldia goizaldera arte. Goizaldean baratxuri zopa.
Igandea 27, Umeen Eguna
10:00etan diana.
11:00etan meza.
12:30ean pilota partidak gazteen artean: Manterola-Elortza eta Arozena-Apezetxea.
18:00etan txokolatada.
19:00etan Gorritiren ikuskizuna.
20:30ean parrilada.
22:30ean dantzaldia Tximeleta taldearekin jaiei bukaera emateko.