Leitzaldeko beharren txostena kaleratu du Agenda 21eko lantaldeak

TTIPI TTAPA 2008ko uzt. 9a, 14:28

Txostenaren aleak Arano, Areso, Goizueta eta Leitzako udaletxeetan daude eskuragarri

Mendialdeko, eta horrenbertzez, Leitzaldeko Agenda 21eko lantaldeak prozesuak eman duen azken fruitua aurkeztu du: Leitzaldeko errealitatearen osoko Analisi-Diagnosi txostena. Joan den ekainaren 26an aurkeztu zuten prozesuaren koordinazioa daraman Batzordean.

Azken hamar hilabeteotan hainbat bilera, elkarrizketa, datu bilketa eta abar egin dituzte Terra-Prometeako lankideek, eta horien guztien azterketa eta balorazioaren ondotik lortutako txostena da berriki kaleratu dutena. Hori izanen da Agenda 21aren bigarren faserako oinarria.

Hortik abiatuta eginen da eskualde mailan atzemandako sendotasun eta hobetze-arlo nagusienei erantzuna emanez Ekintza Plana –bigarren faseko emaitza izanen den dokumentua–.

Aurkeztu duten txostenaren CDak –eta batzuetan idatzizko aleak– Arano, Areso, Goizueta eta Leitzako udaletxeetan eta Cederna Garalurren egoitzan kontsulta daitezke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun