Britainia Haundiko adituek Leitzalarrean kimatutako zuhaitzak bisitatu dituzte

TTIPI TTAPA 2008ko uztailaren 7a

TTIPI TTAPA

Aurten 15 zuhaitz kimatu dira Urkizun, Izaietan eta Aitzmurdin

Britainia Haundiko hainbat aditu bisitan izan ditugu gure mendietan. Ekainaren azken astean Natural England, Ancient Tree Forum eta Woodland Trust elkartetako ordezkariak Leitzalarrean azken urteotan kimatu diren zuhaitzen egoera hurbiletik ikustera etorri ziren, hainbat leitzar eta Aiako Harrietako Natur Parkeko kideekin batera. Zuhaitz zaharrak salbatzeko asmoz, orain dela urte batzuk abiatu zuten ekimen hau ingelesek eta euskaldunek. Galtzeko arriskurik haundiena duten zuhaitzak kimatzeari ekin zioten.

Azken urteotan, 50 zuhaitz kimatu dira Leitzan; eta aurten 15, Urkizun, Izaietan eta Aitzmurdin. Ingalaterran, berriz, 2.000 egin dira. Bitxikeria gisa, aipatu, Euskal Herrian aizkorarekin kimatzen direla zuhaitzak, eta Britainia Haundian motozerrarekin. Ekainean egindako bisitan horien garapena ikuskatu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun