Angel Salaberria delegatu-entrenatzaileak zuzen eman digu oraingoan ere pilota eskolako kideek azken asteetan eskuratutako garaipenen berri. Julen Arozena infantilak Lizarrako torneoa irabazi du, eta Ander Apezetxea benjaminak Irurtzungoa. Kategori bereko Antton Apezetxeak eta Iker Salaberriak, berriz, finala galdu zuten Oreretan. Oier Apezetxea jubenila ere joko puntu onean dabil. Sopelan finalerdia galdu zuen, eta Urretxun ere finalaren atarian gelditu zen. Antiguoko txapelketa ospetsua jokatzeko gonbitea ere jaso du gainera. Gaiarekin bukatzeko, aipatu, Jon Zabaleta jubenilak txapela ekarri zuela Usurbildik herrira uztailaren 2an.