155.000 euroko aurrekontua duten obrak eginen dira aurten eskolan

TTIPI TTAPA 2008ko uztailaren 7a

Igogailua paratu, eta ate nagusia eta leiho guztiak berrituko dira

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak ekainaren 4an argitaratutako ebazpenaren bidez jakinarazi zuenez, %65ean subentzionatuko ditu Udalak herriko eskolan aurten egiteko dituen garrantzi haundiko hainbat obra. Oztopo arkitektonikoak gainditzeko igogailua paratuko da –68.034 euro– eta gainera, ikastetxeko ate nagusia eta leiho guztiak berrituko dira –87.112 euro–. Hau da, 155.146 euroko aurrekontua guztira. Goian esandakoaren portzentajearen arabera, 100.845 euro jasoko ditu Herriko Etxeak Iruñetik. Hurrengo azaroaren %25a baino lehen bukatu beharko dira obrak dirulaguntza herriratzekotan. Beraz, berehala adjudikatu beharko ditu Udalak obrak.

Beste 77.000 euroko aurrekontua duten lanentzako subentzioa –eskolan baita ere– eskatu du Udalak, baina hau oraingoz erreserban utzi du Nafarroako Gobernuak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun