San Pedro jaiak ospatu ditugu, baina non gelditu dira aspaldi ezagutu genituen besta haiek? Herri guztiaren parte-hartzea, bi eguneko besta, txistulariak eta akordeoilariak... Hitz batean, ospakizun garrantzitsu haiek gaur egun ikusten ditugun beste hainbat gauzarekin batera gainbeheran doaz. Gaur egungo bizimodua izugarri aldatzen ari dela-eta, ez ote da birplanteatzeko garaia ailegatu?