Eguraldi txarrari aurre eginez, Sanjuan bezperako gaua ospatu zen herrian. Estalian, plazako trinketean haurrek eta gurasoek elkarrekin afaldu zuten, arratsaldean joku batzuk egin ondoren. Eta eguraldiak tarte batean atertu zuela aprobetxatuz, 23:00ak aldera suak piztu zituzten: txikia haurrentzako eta haundia ausartzen zen guztientzako. Aurtengoan ere ohitura mantentzea lortu da eta ea ondoko urteetan ere horri eusten zaion.