Laster hasiko dira elizako eraberritze lanak. Bere garaian, eliza berritzeko baimena eskatu zion Elizak Udalari, baina eraikin kulturala denez, ez dio obra baimenaren zerga ordaindu beharrik izanen Udalari. Lohitzune enpresak eginen ditu obrak, eta laster ekinen dio horri. Obraren zuzendaritza, berriz, Iruñeko Artzapezpikutik zuzenduko da. Aurreikusi diren lanen artean, teilatu berria paratzea eta bobeda edo ganga konpontzea daude.