Arantxa Sagastibeltzak ezin izan du azken fasera igaro. Ekainaren 23an Madrilen egindako Urrezko Sudurra txapelketan, ez zuen aurrera egiterik lortu. Sagastibeltzak azaroan Gasteizen hasitako ibilbide oparoari amaiera ona eman nahi izan zion. Orduan 80 lagunek hartu zuten parte eta horietatik 17k lortu zuten Madrilen jokatutako finalerako txartela. Baina Madrilen Arantxak galtza bete lan izan zuen. Gasteizen ez bezala, estatuko leku desberdinetatik txartela lortutako 100 lagunek hartu zuten parte. Bigarren faserako txartela garestia izan da eta 91 lagun kanpoan geratu dira. Aipatu, Arantxa hasia dela urrian Malagan izanen den Espainiako Txapelketan pentsatzen.