Gorriztaran Eguna

TTIPI TTAPA 2008ko uztailaren 7a

San Pedro Egunarekin, ekainak 29, ospatu da aurtengoan Gorriztaran Eguna. Basa-Kabiko kaperan goiz partean hasi eta gauerdia bitarte, ekitaldi ugari izan ziren. Goizean Rekondo eta Arria aizkolariak, ezkondu eta ezkongabeen arteko sokatira saioa, umeen aulki-dantza eta Muruak eta Zubeldiak eskainitako bertsoak izan ziren protagonista. Arratsalde partean, berriz, trikitixaz girotutako bazkariaren ostean, jokuek hartu zuten programazioaren arreta. Ondotik, urtero legez, zozketen txanda etorri zen. Guztira zortzi zozketa egin ziren

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun