Urte asko pasa dira Sarriopapel y celulosa S.A. lantegian azken emakumea kontratatu zutenik.Urtero-urtero uda garaian kontratazio ugari izaten dira Leitzako lantegian. Baina, azken emakumea kontratatu zutela jada 30 urte pasatu izan dira.
Idatzi hau hasi aurretik aitortu nahi dut, ni ere emakumea naizela eta bi alaben ama. Eta uda garaia iristen denean oso triste sentitzen naiz, nire alabari inongo lan eskaintzarik iristen ez zaiolako(Iruña Empleon apuntatuta dago). Batzuetan taberna batean egiten du lan, beste batzuetan umeak zaintzen ditu eta nik diot, zergatik ez Sarripapel y Celulosa S.A lantegian? Herrian bertan dagoen lantegia da eta denen onerako izan behar luke, ezta?
Egoera hau ikusita herrian denak isilik gaude. Denak dugu ilobaren bat(mutila noski) fabrikan lanean eta… Zergatik nozitu behar dugu egoera hau? Emakumeak baztertzen ari dira.
Beti aditu izan dugu herrian, prentsan… diskriminaziorik ez dagoela eta nik zera diot: egoera hau ez al da diskriminazioa?
Leitzako ama bat