Erremonte eskola ailegatu da Aresora ere

TTIPI TTAPA 2008ko ekainaren 23a

Erremonte eskola izanen dugu heldu den ikasturtean. Areso, Araitz, Betelu, Larraun eta Lekunberriko Kirol Mankomunitateak 2008-2009 denboraldian martxan paratuko duen erremonte eskolaren aurkezpena egin zen ekainaren 13an Lekunberrin. Erremonte eskola Kirol Mankomunitatearen eta Euskal Jai Berri Erremonte Fundazioaren arteko elkarlaneko hitzarmenaren ondorioa da. Ekitaldian zenbait erremontista profesional ere izan ziren eta aurkezpenaren ondotik, partida jokatu zuten. Zeberio II.a eta Gaztelu leitzarra, Xanti Uterga eta Patxi Olazar doneztebarren kontra aritu ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun