Bai Euskarari Ziurtagiriak banatu dira Goizueta eta Aranon

TTIPI TTAPA 2008ko ekainaren 23a

TTIPI TTAPA

Goizueta eta Aranoko Bai Euskarari Ziurtagiriaren 2008ko urteari dagokion ekitaldia hil honen 7an egin zen gure herrian. Fernando Goia udal ordezkariak bere hitzaldian esan bezala, herriko merkatari, ostalari eta elkarte gehienek euskararen aldeko apostua egin dute Goizuetan eta pixkanaka-pixkanaka hartutako konprimisoak betez, euskaraz funtzionatzeko ahaleginak egiten ari dira. Ahalegin horren emaitza ikusi egiten da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun